15 Israel gucia damu minetan eta urriquitan sarthu cen Israelgo leinu baten hilceaz.
16 Eta çaharrec erran çuten: Cer eguinen diotegu emazteric içan ez duten gaineracoei? Benjamingo emaztequi guciac hilac dira.
17 Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu.
18 Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.
19 Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat.
20 Manatu cioten beraz Benjaminen semeei, eta erran: Çoazte eta mahastietan gorde çaitezte.
21 Eta ikusico ditutzuenean Siloco nescatchac, ohitzaren arabera, dancetara abiatzen, bet-betan athera çaitezte mahastietaric, bakotchac hequietaric har çaçue emaztetzat bana, eta çoazte Benjamingo lurrera.