2 Eta guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera Silora, eta haren aitzinean jarriric arrats arteo, alchatu çuten boça, eta hasi ciren nigarrez eta marrascaz, cioetelaric:
3 Israelgo Jainco Jauna, certaco guerthatu da çorigaitz handi hau çure populuan, non egun leinuetaric bat eceztatzen baita gutaric?
4 Eta biharamunean, argui-urratzean jaiquiric, aldare bat eguin çuten; escaini cituzten han holocaustac eta baquezco bitimac, eta erran çuten:
5 Nor da Israelgo leinu gucietaric Jaunaren armadara igan ez dena? Ecen Masphan cirelaric, cin handi batez hersi cituzten beren buruac, hilen cituztela huts eguinen çutenac.
6 Eta urriquiac joric Benjamin beren anaiaren gainean, Israelgo semeac abiatu ciren erraten: Leinu bat Israeldic ebaquia da.
7 Nondic hartuco dituzte emazteac? cin eguin dugu ecen guciec batean, ez diotzotegula gure alabac emanen.
8 Hargatic erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jauna gana igan ez dena Masphara? Eta hara non kausitu cen Jabes Galaadecoac armada hartan etzirela içatu.