1 Hauquiec dira jendaiac Jaunac utzi cituenac hequien bidez argui citecençat Israel eta Cananearrarequilaco guerlac eçagutu içan etzituzten guciac,
2 Gueroraco hequien semeec ikas ceçatençat etsaiequin guducatzen, eta içan ceçaten guerlaco ohicundea:
3 Filistindarren borz satrapac, Cananear guciac, Sidondarrac, eta Libango mendian Baalhermongo menditic Ematheco sarceraino egoten ciren Hebearrac.
4 Jaunac utzi cituen, hequien bidez frogatzecotzat Israel, heian ençunen cituen, ala ez, haren arbasoei Moisen arartecoz Jaunac eman ciozcaten manamenduac.
5 Hargatic Israelgo semeec içatu çuten beren egoitza Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Pherecearraren, Hebearraren eta Jebusearraren artean:
6 Eta hequien alabac esconçaz hartu cituzten eta berec ere alabac hequien semeei eman ciozcaten, eta cerbitzatu cituzten hequien jaincoac.
7 Gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean eta ahanci çuten beren Jaincoa, Baal eta Astaroth cerbitzatzen cituztelaric: