12 Eta Israelgo semeec berriz ere eguin çuten gaizquia Jaunaren aitzinean, ceinac, ceren eguin cioten bere aitzinean gaizquia, hequien contra indar eman baitzioen Egloni, Moabeco erregueri.
13 Amonen eta Amalequen semeac batu ciozcan Egloni; eta Eglon goan cen, jo çuen Israel eta nausitu cen Palmetaco hiriaz.
14 Eta Israelgo semeac hemeçorci urthez içatu ciren Eglon, Moabeco erreguerempeco.
15 Guero deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac igorri baitzioten salbatzaile bat, Aod deitzen cena, Jeminiren seme Jeraren semea, bi escuez bardin escualde cena. Israelgo semeec harequin emaitzac igorri ciozcaten Eglon, Moabeco erregueri.
16 Aodec eguin çuen ezpata bat bi aldetaric çorroztua, buruan çuena ahurraren heineco guider bat, eta hura guerrian, soinecoaren azpian eçarri çuen escuineco ixterraren aldetic.
17 Moabeco erregue Egloni eraman ciozcan emaitzac. Bada, Eglon guiceneguia cen.
18 Aodec emaitzac escainiric, guibelerat eguin çuen harequin ethorri lagunequin.