14 Eta Israelgo semeac hemeçorci urthez içatu ciren Eglon, Moabeco erreguerempeco.
15 Guero deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac igorri baitzioten salbatzaile bat, Aod deitzen cena, Jeminiren seme Jeraren semea, bi escuez bardin escualde cena. Israelgo semeec harequin emaitzac igorri ciozcaten Eglon, Moabeco erregueri.
16 Aodec eguin çuen ezpata bat bi aldetaric çorroztua, buruan çuena ahurraren heineco guider bat, eta hura guerrian, soinecoaren azpian eçarri çuen escuineco ixterraren aldetic.
17 Moabeco erregue Egloni eraman ciozcan emaitzac. Bada, Eglon guiceneguia cen.
18 Aodec emaitzac escainiric, guibelerat eguin çuen harequin ethorri lagunequin.
19 Bainan Galgalatic, idolac ciren lekutic itzuliric, erregueri erran cioen: Oi erregue, solas bat badut çuri buruz-buru eguitecoa. Erreguec ixiltasuna manatu çuen: eta haren inguruan ciren guciac atheraturic,
20 Aod hurbildu citzaioen. Bada, erregue jarria çagoen bakarric udaco bere guelan, eta Aodec erran cioen: Jaincoaren hitz bat dut çuretzat. Berehala erregue tronutic jautsi cen.