17 Moabeco erregue Egloni eraman ciozcan emaitzac. Bada, Eglon guiceneguia cen.
18 Aodec emaitzac escainiric, guibelerat eguin çuen harequin ethorri lagunequin.
19 Bainan Galgalatic, idolac ciren lekutic itzuliric, erregueri erran cioen: Oi erregue, solas bat badut çuri buruz-buru eguitecoa. Erreguec ixiltasuna manatu çuen: eta haren inguruan ciren guciac atheraturic,
20 Aod hurbildu citzaioen. Bada, erregue jarria çagoen bakarric udaco bere guelan, eta Aodec erran cioen: Jaincoaren hitz bat dut çuretzat. Berehala erregue tronutic jautsi cen.
21 Aodec escu ezquerra luçatu, hartu escuin aldean çuen ezpata, eta sabelean sarthu cioen
22 Hain hazcarqui, non guiderra ezpatarequin sakian sarthu baitzen, eta guelditu josia gançaren loditasunean. Aodec etzuen ezpata handic atheratu, bainan sarthu beçala gorphutzean utzi çuen; eta ordu berean sabeleco ongarriac beren bidetic jauci ciren.
23 Guelaco atheac çalhuqui hersiric eta hagaz seguraturic, Aod