20 Aod hurbildu citzaioen. Bada, erregue jarria çagoen bakarric udaco bere guelan, eta Aodec erran cioen: Jaincoaren hitz bat dut çuretzat. Berehala erregue tronutic jautsi cen.
21 Aodec escu ezquerra luçatu, hartu escuin aldean çuen ezpata, eta sabelean sarthu cioen
22 Hain hazcarqui, non guiderra ezpatarequin sakian sarthu baitzen, eta guelditu josia gançaren loditasunean. Aodec etzuen ezpata handic atheratu, bainan sarthu beçala gorphutzean utzi çuen; eta ordu berean sabeleco ongarriac beren bidetic jauci ciren.
23 Guelaco atheac çalhuqui hersiric eta hagaz seguraturic, Aod
24 Guibeleco athetic ilki cen. Erregueren cerbitzariac ethorri cirenean, guelaco atheac hersiac ikusi cituzten, eta erran çuten: Bere beharren eguiten hari da nasqui udaco guelan.
25 Eta lucez, ahalcatieco heineraino beguira egonic, eta ikustenez nihorc etzuela idequitzen, gakoa hartu çuten: eta idequitzearequin, beren nausia hila atzeman çuten lurrean çabal-çabala.
26 Bainan Aodec, hequiec asaldutan çabilçalaric, ihes eguin eta iragan çuen Idola-leku, nondic aitzinchean bihurtu baitzen. Ethorri cen Seirathera,