24 Guibeleco athetic ilki cen. Erregueren cerbitzariac ethorri cirenean, guelaco atheac hersiac ikusi cituzten, eta erran çuten: Bere beharren eguiten hari da nasqui udaco guelan.
25 Eta lucez, ahalcatieco heineraino beguira egonic, eta ikustenez nihorc etzuela idequitzen, gakoa hartu çuten: eta idequitzearequin, beren nausia hila atzeman çuten lurrean çabal-çabala.
26 Bainan Aodec, hequiec asaldutan çabilçalaric, ihes eguin eta iragan çuen Idola-leku, nondic aitzinchean bihurtu baitzen. Ethorri cen Seirathera,
27 Ela berehala turuta jo çuen Efraimgo mendian; eta harequin, bera buru-buruan, jautsi ciren Israelgo semeac.
28 Erran cioeten: Jarraic çaquizquidate, ecen Jaunac escuetara eman darozquigu gure etsai Moabitarrac. Jautsi ciren beraz haren ondotic, Moabera daramaten Jordaneco ubiac hartu cituzten, eta etzuten nihor iragaiterat utzi;
29 Bainan ordu berean jo cituzten Moabitarrac, hamar milaren ingurutsua, guciac guiçon hazcar eta bihotzetacoac. Hequietaric bakar bat ecin itzuri cen.
30 Moab egun hartan aphaldua içan cen Israelen escuaren azpian; eta lurrac laur hogoi urthez içatu çuen baquea.