3 Filistindarren borz satrapac, Cananear guciac, Sidondarrac, eta Libango mendian Baalhermongo menditic Ematheco sarceraino egoten ciren Hebearrac.
4 Jaunac utzi cituen, hequien bidez frogatzecotzat Israel, heian ençunen cituen, ala ez, haren arbasoei Moisen arartecoz Jaunac eman ciozcaten manamenduac.
5 Hargatic Israelgo semeec içatu çuten beren egoitza Cananearraren, Hethearraren, Amorhearraren, Pherecearraren, Hebearraren eta Jebusearraren artean:
6 Eta hequien alabac esconçaz hartu cituzten eta berec ere alabac hequien semeei eman ciozcaten, eta cerbitzatu cituzten hequien jaincoac.
7 Gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean eta ahanci çuten beren Jaincoa, Baal eta Astaroth cerbitzatzen cituztelaric:
8 Eta Jaunac, Israelen alderat hasarreturic, arthiqui cituen Cusan Errasathaim, Mesopotamiaco erregueren escuetara, eta harempeco içatu ciren çorci urthez.
9 Deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac eraiqui baitzioten salbatzaile bat, libratu cituena; hura cen Othoniel, Caleben ondoco anaia Cenecen semea.