6 Eta hequien alabac esconçaz hartu cituzten eta berec ere alabac hequien semeei eman ciozcaten, eta cerbitzatu cituzten hequien jaincoac.
7 Gaizquia eguin çuten Jaunaren aitzinean eta ahanci çuten beren Jaincoa, Baal eta Astaroth cerbitzatzen cituztelaric:
8 Eta Jaunac, Israelen alderat hasarreturic, arthiqui cituen Cusan Errasathaim, Mesopotamiaco erregueren escuetara, eta harempeco içatu ciren çorci urthez.
9 Deihadar eguin çuten Jauna ganat, ceinac eraiqui baitzioten salbatzaile bat, libratu cituena; hura cen Othoniel, Caleben ondoco anaia Cenecen semea.
10 Haren baithan içan cen Jaunaren izpiritua, eta içatu cen juie Israelen. Atheratu cen guerlarat; Jaunac escuetara eman cioen Cusan Errasathaim, Siriaco erregue, eta cebatu çuen.
11 Lurra baquean egotu cen berrogoi urthez, eta hil içan cen Othoniel, Cenecen semea.
12 Eta Israelgo semeec berriz ere eguin çuten gaizquia Jaunaren aitzinean, ceinac, ceren eguin cioten bere aitzinean gaizquia, hequien contra indar eman baitzioen Egloni, Moabeco erregueri.