4 Bada, bacen profetesa bat, Debora, Lapidothen emaztea, populua ordu hartan juiatzen çuena.
5 Eta haren icena ekarcen çuen palma baten azpian jarcen cen, Erramaren eta Bethelen artean, Efraimgo mendian; eta Israelgo semeac haren ganat igaiten ciren beren makur gucien juiaraztera.
6 Deborac igorri çuen Baraquen deitzera, ceina Abinoemen semea baitzen, Cedes Nefthalicoan egoten cena; eta erran cioen: Huna Israelgo Jainco Jaunac manatzen darotzuna: Çoaci, armada eraman çaçu Thaborreco mendira, eta çurequin har çatzu hamar mila guerla-guiçon Nefthaliren eta Çabulonen semeetaric.
7 Nic berriz, Cisongo errecara erakarriren darotzut Sisara, Jabinen armadaco buruçaguia, haren orga-laster eta oste gucia, eta escuetara emanen darozquitzut.
8 Baraquec Deborari ihardetsi cioen: Heldu baçare enequin, goanen naiz; enequin ez baduçu ethorri nahi, ez naiz goanen.
9 Hunec erran cioen: Goanen naiz segur çurequin, bainan aldi huntan garhaicia ez da çure iceneco aiphatuco, emaztequi baten escuetara emana içanen delacotz Sisara. Hargatic Debora jaiqui cen, eta Baraquequin goan cen Cedesera.
10 Çabulon eta Nefthali deithuric, Barac igan cen hamar mila guerlarirequin, Debora bere lagunen artean çuelaric.