8 Baraquec Deborari ihardetsi cioen: Heldu baçare enequin, goanen naiz; enequin ez baduçu ethorri nahi, ez naiz goanen.
9 Hunec erran cioen: Goanen naiz segur çurequin, bainan aldi huntan garhaicia ez da çure iceneco aiphatuco, emaztequi baten escuetara emana içanen delacotz Sisara. Hargatic Debora jaiqui cen, eta Baraquequin goan cen Cedesera.
10 Çabulon eta Nefthali deithuric, Barac igan cen hamar mila guerlarirequin, Debora bere lagunen artean çuelaric.
11 Bada, Haber Cinearra beihala atheratu cen bere berce anaia Cinearretaric, Moisen ahaide Hobaben semeetaric: eta bere olhac cituen hedatuac Senim deitzen den haraneraino, eta cen orduan Cedesco ondoan.
12 Berria heldua içan citzaioen Sisarari, Barac, Abinoemen semea, Thaborreco mendira igan cela.
13 Eta jendaien Harosethetic Cisongo errecara bildu cituen bederatzi ehun orga-laster segaztatuac eta armada gucia.
14 Deborac erran cioen Balaqui: Jaiqui çaite, ecen hau da eguna non Jaunac çure escuetara arthiqui baitu Sisara: huna Jauna bera non den çure bidari. Barac jautsi cen beraz Thaborreco menditic, eta hamar mila guerlariac harequin.