14 Efraimez xahutu ditu etsaiac Amalec baithan, eta guero Benjaminez hire populuetan, oi Amalec; Maquirren ganic atheratu dira buruçaguiac, eta Çabulonen ganic armada gudura eraman dutenac.
15 Isacarren aitzindariac Deborarequin ciren; jarraiqui dira Balaquen urhatsari, eta Barac galceco çorira lecera beçala, çurrumbilora beçala jauci da. Orduan aldebandaca çagoen Erruben, kimera çabilan haren guerlari bihozdunen artean.
16 Certan hago hire cedarrietan, ala hire ardien marraquen ençuten. Aldebandaca dago Erruben; kimera dabila haren guerlari bihozdunen artean.
17 Galaad descansuz çagoen Jordanez haindian; Danec uncietan cituen bere lanac; Aser itsas-heguian guelditua cen, portuetan phausuz çagoen.
18 Bainan Çabulonec eta Nefthalic heriorari escaincen cituzten beren buruac Merome-herrian.
19 Ethorri dira erregueac, eta gudu eman dute; Canaango erregueac guducatu dira Thanaquen, Maiedoco uren aldean; harrapaqueta çabilçan, eta halere deusic ecin eraman dute
20 Cerutic jaçarri içan çaiote: içarrac, beren lerroac eta urhatsac hautsi gabe, guducatu dira Sisararen contra.