20 Cerutic jaçarri içan çaiote: içarrac, beren lerroac eta urhatsac hautsi gabe, guducatu dira Sisararen contra.
21 Cisongo latsac ambilcatu ditu hequien gorphutz hilac, Cadumimgo latsac, Cisongo latsac. Oi ene arima, oinen azpian erabilzquic hazcarrac.
22 Hequien çaldiei hautsi çaizcote hatz-behatzac ihes cihoacinen tarrapatan, etsai hazcarrenac gain-beheitica ambilcean.
23 Madarica çaçue Merozgo lurra, cioen Jaunaren aingueruac; madarica çatzue hango egoiliarrac, ceren ez diren Jaunaren laguncera ethorri, haren guerlari hazcarrenen lagunçara.
24 Benedicatua emaztequien artean Jahel, Haber Cinearraren emaztea; benedicatua içan bedi bere olhan.
25 Ura galdatzen cioenari eman dio esnea, burra escaini dio aitzindarien uncian.
26 Escu ezquerraz hartu du itzea eta escuinaz languileen mailua; sarrasquitzeco toquia bilhatu du buruan, jo du Sisara, oloa hazcarqui cilhatu dio.