27 Çalapartaca cerabilan haren oinen artean; iraungui eta hil da; ambilca cihoan haren oinen aitzinean, eta hatsa galduric, lander çagoen lurrean etzana.
28 Leihotic beguira, orroaz çagoen haren ama; bere guelatic cerasan: Certan dago guibel haren orga-lasterra? certaco ez dira agueri haren çaldiac?
29 Sisararen emaztetaric çuhurrenac hitz hauquiec ihardesten diozca bere amaguinarrebari:
30 Beharbada orai çathitzen ditu buluzquinac, eta emaztequiric ederrena berezten diote; asco carancetaco soinecoac ematen diozcate harrapaquinetic, eta oihal lorecatuac bilcen dituzte haren bulharren aphainduratzat.
31 Horrela gal beitez çure etsai guciac, Jauna; bainan çu maite çaituztenec, nola iguzquiac jaiquitzean arguitzen baitu, hala dirdira beçate.
32 Guero lurra phausutan egotu cen berrogoi urthez.