4 Oi Jauna, Seirretic ilkitzen cinenean, Edomen eremuetaric iragaiten cinenean, ikaratu cen lurra; ceruac eta hedoiac uritan urthu ciren.
5 Mendiac urmariatu ciren Jaunaren beguithartearen aitzinean, Sinai Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.
6 Samgar, Anathen semearen egunetan, Jahelen egunetan, gure bidexcac alfer çaudecen; eta hequiec gaindi sarcen ohi cirenac, ceiher bidez ibili dira.
7 Israeldic galduac ciren guerlari hazcarrac; phausuan higatzen ciren, Debora jaiqui cen orduco, ama bat Israelen jaiqui ceneco.
8 Guerla berriac hautatu ditu Jaunac, eta berac erauzten ditu etsaien atheac. Erredola eta lança aguertu dira Israelgo berrogoi mila guerlarien artean.
9 Ene bihotzac maithatzen ditu Israelgo buruçaguiac: oi çuec, gal-mentara çuen oldez laster eguin duçuenac, benedica çaçue Jauna.
10 Asto ederren gainera igaiten çaretenac, juieen alkian jarcen çaretenac, bideari buruz cihoaztenac, minça çaizte.