5 Mendiac urmariatu ciren Jaunaren beguithartearen aitzinean, Sinai Israelgo Jainco Jaunaren aitzinean.
6 Samgar, Anathen semearen egunetan, Jahelen egunetan, gure bidexcac alfer çaudecen; eta hequiec gaindi sarcen ohi cirenac, ceiher bidez ibili dira.
7 Israeldic galduac ciren guerlari hazcarrac; phausuan higatzen ciren, Debora jaiqui cen orduco, ama bat Israelen jaiqui ceneco.
8 Guerla berriac hautatu ditu Jaunac, eta berac erauzten ditu etsaien atheac. Erredola eta lança aguertu dira Israelgo berrogoi mila guerlarien artean.
9 Ene bihotzac maithatzen ditu Israelgo buruçaguiac: oi çuec, gal-mentara çuen oldez laster eguin duçuenac, benedica çaçue Jauna.
10 Asto ederren gainera igaiten çaretenac, juieen alkian jarcen çaretenac, bideari buruz cihoaztenac, minça çaizte.
11 Orga-lasterrac phorrocatuac içan diren lekuan, etsaien armada ehoa içan den toquian, goretsiac içan beitez Jaunaren erabaquiac eta haren urricaria Israelgo hazcarren alderat. Orduan jautsi da populua etsaiaren atheetara, orduan nausi guelditu da.