8 Guerla berriac hautatu ditu Jaunac, eta berac erauzten ditu etsaien atheac. Erredola eta lança aguertu dira Israelgo berrogoi mila guerlarien artean.
9 Ene bihotzac maithatzen ditu Israelgo buruçaguiac: oi çuec, gal-mentara çuen oldez laster eguin duçuenac, benedica çaçue Jauna.
10 Asto ederren gainera igaiten çaretenac, juieen alkian jarcen çaretenac, bideari buruz cihoaztenac, minça çaizte.
11 Orga-lasterrac phorrocatuac içan diren lekuan, etsaien armada ehoa içan den toquian, goretsiac içan beitez Jaunaren erabaquiac eta haren urricaria Israelgo hazcarren alderat. Orduan jautsi da populua etsaiaren atheetara, orduan nausi guelditu da.
12 Jaiqui, jaiqui, Debora; jaiqui, jaiqui, eta canta cantica bat. Jaiqui, Barac; Abinoemen semea, loth hire gathibuei.
13 Salbatuac dira populuaren ondarrac: Jaunac garhaitu ditu hazcar cirenac.
14 Efraimez xahutu ditu etsaiac Amalec baithan, eta guero Benjaminez hire populuetan, oi Amalec; Maquirren ganic atheratu dira buruçaguiac, eta Çabulonen ganic armada gudura eraman dutenac.