10 Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça.
11 Bada ethorri cen Jaunaren ainguerua eta jarri cen haritz baten azpian, ceina baitzen Efran, eta Ezriren familiaco buruçagui Joasena baitzen. Eta haren seme Jedeonec dolharean jotzen eta garbitzen çuelaric oguia, Madiani ihes eguiteco,
12 Aguertu citzaioen Jaunaren ainguerua, eta erran cioen: Jauna dela çurequin, oi guiçonic hazcarrena.
13 Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu.
14 Eta Jaunac beguiratu cioen eta eman: Çoaci duçun çure indar huntan, eta atheratuco duçu Israel Madianen escutic: jaquiçu nic igorria çarela.
15 Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
16 Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala.