12 Aguertu citzaioen Jaunaren ainguerua, eta erran cioen: Jauna dela çurequin, oi guiçonic hazcarrena.
13 Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu.
14 Eta Jaunac beguiratu cioen eta eman: Çoaci duçun çure indar huntan, eta atheratuco duçu Israel Madianen escutic: jaquiçu nic igorria çarela.
15 Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
16 Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala.
17 Eta Jedeonec erran cioen: Gracia aurkitu badut çure aitzinean, indaçu eçagutgailu bat enequin çarela, çu niri minço çarena.
18 Ez becedi urrunt hemendic, bihur nadien arte çu gana, ekarcen dudalaric sacrificio bat eta çuri escaincen. Aingueruac ihardetsi cioen: Egonen naiz çure ethorceari iguri.