2 Madiantarrec gogorqui çaphatu cituzten. Eta mendietan eguin cituzten cilhoac eta gordegailuac, ihardesteco lekuric gaitzenetan.
3 Israelec erainçac eguin cituenean, Madian, Amalec eta berme iguzqui-aldeco jendaiac igaiten ciren;
4 Israelen landatzen cituzten beren olhac, eta nola erainçac belharretan baitziren, oro xahutzen cituzten Gaçaco sarceraino; eta bicitzeco behar cenic deusere etzuten uzten Israelen, ez ardi, ez idi, ez asto.
5 Alabainan berac eta beren arthalde guciac ethorcen ciren beren olhequin, eta iduri xartalac bethetzen cituzten bazter guciac; nihonereco guiçon eta camelu elemenia batec uquitu gucia xahutzen çuen.
6 Eta Israel hainitz aphaldua içatu cen Madianen aitzinean.
7 Deihadar eguin çuen Jauna ganat, Madiantarren contra lagunça galdeguinez.
8 Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic: