23 Eta Jaunac erran cioen: Baquea dela çurequin; ez ici, etzare hilen.
24 Jedeonec han alchatu cioen beraz aldare bat Jaunari eta deithu çuen Jaunaren Baque-leku, orai arteo icendatua den beçala. Eta oraino celaric Efran, ceina Ezriren familiarena baita,
25 Jaunac erran cioen gau hartan: Har çatzu çure aitaren cecena eta berce cecen bat çazpi urtheticoa, lurrerat arthicaçu Baalen aldarea, çure aitarena dena; eta ebac çaçu haren inguruan den oihana:
26 Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean.
27 Jedeonec harturic beraz hamar guiçon bere sehietaric, eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala. Bainan bere aitaren etchecoen eta hiri hartaco guiçonen beldurrez, etzuen egunaz eguin nahi içan, bainan gabaz eguin cituen oro.
28 Goicean jaiqui cirenean haren hirico guiçonac, ikusi çuten Baalen aldarea xehacatua, lucua ebaquia, eta bigarren cecena eçarria orduan eguina cen aldarearen gainean.
29 Eta elkarri erran çuten: Norc eguin du hori? Eta lanaren eguilearen bilha çabilçalaric, errana içan cen: Jedeonec, Joasen semeac eguin ditu horiec oro.