32 Egun hartaric harat Jedeon deithua içan cen Jerobaal, Joasec erran çuelacotz: Baal asper bedi bere aldarea hautsi dioenaz.
33 Bizquitartean Madian gucia, Amalec eta iguzqui-haiceco populuac batera bildu ciren, eta Jordanea iraganic, Jezraelgo haranean campatu ciren.
34 Bada, Jaunaren izpirituac hartu çuen Jedeon, ceinac turuta joz, bildu baitzuen Abiecerren etchea, jarraiqui çaquioençat.
35 Eta meçulariac igorri cituen Manase gucira, mina orobat jarraiqui baitzitzaioen; berce batzu igorri cituen Aserrera, Çabulonera eta Nefthalira, ceinac aitzinera ilki baitzitzaizcoen.
36 Orduan Jedeonec erran cioen Jaunari: Baldin aguindu beçala, ene escuaz athera gogo baduçu Israel,
37 Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel.
38 Eta hala eguina içan cen. Eta gabaz jaiquiric, Jedeonec marruscatu çuen ilea, eta ophor bat bethe çuen ihincez.