34 Bada, Jaunaren izpirituac hartu çuen Jedeon, ceinac turuta joz, bildu baitzuen Abiecerren etchea, jarraiqui çaquioençat.
35 Eta meçulariac igorri cituen Manase gucira, mina orobat jarraiqui baitzitzaioen; berce batzu igorri cituen Aserrera, Çabulonera eta Nefthalira, ceinac aitzinera ilki baitzitzaizcoen.
36 Orduan Jedeonec erran cioen Jaunari: Baldin aguindu beçala, ene escuaz athera gogo baduçu Israel,
37 Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel.
38 Eta hala eguina içan cen. Eta gabaz jaiquiric, Jedeonec marruscatu çuen ilea, eta ophor bat bethe çuen ihincez.
39 Eta berriz erran cioen Jaincoari: Çure hasarrea ez bedi jauz ene contra, baldin oraino behin froga bat eguiten badut, ile hunen gainean galdatuz berce eçagutzari bat. Othoizten çaitut ile hau bakarric içan dadien idor, eta lur gucia ihinça darioela.
40 Eta Jaunac eguin çuen gau hartan harec galdatzen çuena: eta agortasuna içan cen bakarric ilean, eta ihinça lur gucian.