12 Bada, Madian, Amalec eta iguzqui-haiceco populu guciac nahasteca etzanac çauden haranean, xartala-oste bat iduri; nihonereco cameluqueta ere han cen, legarra itsas-bazterrean beçala.
13 Eta Jedeon hurbildu cenean, norbaitec bere lagunari kondatzen cioen amets bat, eta huneletan erraten çuen cer ikusi çuen: Ametsetaric ikusi dut, eta iduritzen çarotan hautspean erre garagarrezco oguia beçalaco bat phirripitaca jausten Madianen campetara; eta olha batera heldu cenean, jo çuen, eta uzcaili, eta lurrean çabal-çabala eçarri.
14 Ceinari ere minço baitzen, hainac ihardetsi cioen: Hori ez da berceric, baicic-ere Jedeonen marrauça, Joas israeldarraren semearena; ecen Jaunac haren escuetara arthiqui ditu Madian eta bere campa guciac.
15 Jedeonec ençun cituenean ametsa eta haren arguipena, adoratu çuen Jauna: itzuli cen Israelgo campetara eta erran çuen: Jaiqui çaizte, ecen Jaunac gure escuetara eman ditu Madianen campac.
16 Hirur ehun guiçonac eçarri cituen hirur andanetan; escuetara eman ciozcaten turutac, gorgoila hutsac, eta gorgoilen barnean arguiac;
17 Eta erran cioten: Nic eguiten dudala ikusten duçuena, eguiçue çuec ere: sarthuco naiz campen alderdi batean, eta han eguiçue nic beçala.
18 Turutac ene escuan joco duenean, çuec ere campen inguruan durrunda çaçue, eta oihu eguiçue: Jaunari eta Jedeoni!