Juieac 7:2-8 BHNT

2 Jaunac erran cioen Jedeoni: Jendetze handia duçu çurequin, ez dut Madian horren escuetarat emanen beldurrez Israel handica has dadien ene contra, eta erran deçan: Ene indarrac atheratu nau hesturetaric.

3 Minça çaite populuari, eta goraqui erroçute guciec aditzen çaituztela: Beldurti eta uzcur diren guciac bihur beitez guibelerat. Eta Galaadeco menditic guibelerat eguin çuten eta itzuli ciren hogoi eta bi mila guiçon populutic, eta hamar mila guelditu ciren bakarric.

4 Jaunac erran cioen berriz Jedeoni: Sobera jende da oraino. Eraman çatzu urera, eta frogatuco ditut han; eta ceinetaz erranen baitarotzut dihoala çurequin, haina bihoa: cein-ere debecatuco baitut goatetic, hura itzul bedi.

5 Eta populua urera jautsi cenean, Jaunac erran cioen Jedeoni: Ceinec-ere ura mihiaz bilduco baitute çakurrec eguiten ohi duten beçala, hequiec eçarrico dituçu bereciric: ordean belhaunico edanen dutenac içanen dira berce alderdian.

6 Beraz ahurraz ahora ekarriz ura edan çutenac içan ciren hirur ehun guiçon; bainan gaineraco oste guciac belhaunicaturic edan çuen.

7 Eta Jaunac erran cioen Jedeoni: Ura milicatu duten hirur ehun guiçon horietaz libratuco çaituztet, eta escuetara arthiquico darotzut Madian: itzularaz çaçu beraz bere toquietara gaineraco oste gucia.

8 Hargatic Jedeonec jatecoac eta turutac harturic berequilacoençat, berce guciei manatu cioten bihur citecin beren olhetara: eta bera hirur ehun guiçonequin guducatzera goan cen. Bada Madianen campac beherean ciren haranean.