4 Jaunac erran cioen berriz Jedeoni: Sobera jende da oraino. Eraman çatzu urera, eta frogatuco ditut han; eta ceinetaz erranen baitarotzut dihoala çurequin, haina bihoa: cein-ere debecatuco baitut goatetic, hura itzul bedi.
5 Eta populua urera jautsi cenean, Jaunac erran cioen Jedeoni: Ceinec-ere ura mihiaz bilduco baitute çakurrec eguiten ohi duten beçala, hequiec eçarrico dituçu bereciric: ordean belhaunico edanen dutenac içanen dira berce alderdian.
6 Beraz ahurraz ahora ekarriz ura edan çutenac içan ciren hirur ehun guiçon; bainan gaineraco oste guciac belhaunicaturic edan çuen.
7 Eta Jaunac erran cioen Jedeoni: Ura milicatu duten hirur ehun guiçon horietaz libratuco çaituztet, eta escuetara arthiquico darotzut Madian: itzularaz çaçu beraz bere toquietara gaineraco oste gucia.
8 Hargatic Jedeonec jatecoac eta turutac harturic berequilacoençat, berce guciei manatu cioten bihur citecin beren olhetara: eta bera hirur ehun guiçonequin guducatzera goan cen. Bada Madianen campac beherean ciren haranean.
9 Gau berean Jaunac erran cioen: Jaiqui çaite, eta campetara jauts çaite, ceren Madiantarrac eman ditut çure escuetara.
10 Bainan bakarric goateco lotsa baçare, çurequin jauts besi Phara, çure muthila.