1 Eta Efraimgo guiçonec erran cioten: Cer da hau? cer eguin nahi içan duçu, ez gu deitzeco Madiani gudu ematera cinhoacinean? Eta muthiriqui bilhatzen çuten, eta borchara goateco heineraino.
2 Jedeonec ihardetsi cioten: Cer eguin ahal içan dut, çuec eguin duçuen beçalacoric? Efraimgo mahats-mulko bat ez othe da hobe Abiecerren mahats-bilce guciac baino?
3 Jaunac çuen escuetara eman ditu Madiango buruçaguiac, Oreb eta Ceb. Cer eguin ahal içan dut çuec beçalacoric? Horiec erran ciozcatenean, jabaldu cen haren contra subermatzen cituen izpiritua.
4 Eta Jedeon Jordanera heldu içan cenean, ura iragan çuen berequin cituen hirur ehun guiçonequin, eta nekatuaren nekatuz ecin jarraic citazqueen ihesliarren ondotic.
5 Jedeonec erran cioten Socotharrei: Oguia emoçuete, othoi, enequin diren guiçonei, ceren arras ahulduac baitira; jarraic ahal gaquiozquiten Cebeeri eta Salmanari, Madiango erregueei.