14 Socotharretaco guiçon-gazte bat hartu çuen, galdeguin ciozcan Socotheco buruçaguien eta çaharren icenac, eta hirur hogoi eta hamaçazpi guiçon iscribuz hartu cituen.
15 Socothera jo çuen eta erran cioeten: Huna Cebee eta Salmana, ceinen gainean escarnio eguin baitarotaçue, ciniotelaric: Escuetan dituc beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdeguiten darocuc ogui eman deçoguten nekatuac eta ahituac diren guiçonei.
16 Hartu cituen beraz hirico çaharrac eta mortuco elhorriac eta lapharrac, eta hequietaz çafratu eta phorrocatu cituen Socotheco guiçonac.
17 Halaber Phanuelgo dorrea lurrerat arthiqui çuen, hirian çaudenac hilic.
18 Eta erran cioten Cebeeri eta Salmanari: Nolacoac ciren Thaborren hil ditutzuen guiçonac? Ihardetsi çuten: Çu beçalacoac, eta batec iduri çuen erregue semea.
19 Jedeonec erran cioeten: Ene anaiac, ene amaren semeac ciren; ala Jauna! bicia utzi baciniote, etzintuztedan hilen.
20 Eta erran cioen Jether, bere seme çaharrenari: Jaiqui hadi eta hilzquic. Hunec etzuen ezpata atheratu, alabainan gaztea cen eta icitzen cen.