20 Eta erran cioen Jether, bere seme çaharrenari: Jaiqui hadi eta hilzquic. Hunec etzuen ezpata atheratu, alabainan gaztea cen eta icitzen cen.
21 Cebeec eta Salmanac erran cioten Jedeoni: Çu, jaiqui çaite eta jo gaitzatzu, ecen guiçonac adinaren araberaco indarra du. Jedeon xutitu cen eta hil cituen Cebee eta Salmana, eta hartu cituen pumpuilac eta edergailuac ceinetaz aphaincen ohi baitira erregue cameluac.
22 Israelgo guiçon guciec Jedeoni erran cioten: Gure jaun içan çaizte, çu, çure semea, eta semearen semea, ceren gaituçun Madianen escutic atheratu.
23 Jedeonec ihardetsi cioten: Ez naiz içanen çuen gaineco, eta ene semea ere ez da hala içanen, bainan Jauna içanen da çuen gaineco.
24 Erran cioeten berriz: Galde bakar bat eguiten darotzuet: Indatzue çuen harrapaquineco beharrietacoac. Ismaeldarrec ecen urhezco beharrietacoac içaten ohi cituzten.
25 Ihardetsi çuten: Gogo hobeenarequin emanen ditugu. Eta lurrean capa bat hedaturic, hartara arthiqui cituzten harrapaquineco beharrietacoac.
26 Eta beharrietaco galdatuen phisua içan cen hamaçazpi ehun siclo urhezcoac, sarthu gabe hartan edergailu, lephoco gathe, purpurazco soineco, Madiango erregueec erabilcen ohi cituztenac, eta berçalde cameluen urhezco usteiac.