27 Jedeonec hequietaz eguin çuen soingaineco bat Efraco bere hirian eçarri çuena. Eta haren ariara limburtu cen Israel gucia, eta hartaric ethorri cen Jedeonen eta bere etche guciaren xahutzea.
28 Madian aphaldua içan cen beraz Israelgo semeen aitzinean, eta ecin alchatu çuen guehiago burua; bainan lurrac baquea içan çuen berrogoi urthez, ceinetan Jedeon buruçagui içatu baitzen.
29 Goan cen beraz Jerobaal, Joasen semea, eta bere etchean egotu cen.
30 Içatu cituen hirur hogoi eta hamar seme, oro bere belhauneticacoac, ceren baitzituen asco emazte.
31 Eta Siquemen çuen ohaide batec seme bat içan çuen Abimelec deitzen cena.
32 Jedeon, Joasen semea, hil içan cen çaharce goço batean, eta ehorcia içan cen bere aita Joasen hobian, Efraco hirian, ceina Ezriren familiarena baitzen.
33 Bainan Jedeon hil ondoan, Israelgo semeec makurrerat eguin çuten: Baalequin kutsatu ciren, eta harequin batasun eguin çuten, hura içateco hequien jaincoa.