31 Eta Siquemen çuen ohaide batec seme bat içan çuen Abimelec deitzen cena.
32 Jedeon, Joasen semea, hil içan cen çaharce goço batean, eta ehorcia içan cen bere aita Joasen hobian, Efraco hirian, ceina Ezriren familiarena baitzen.
33 Bainan Jedeon hil ondoan, Israelgo semeec makurrerat eguin çuten: Baalequin kutsatu ciren, eta harequin batasun eguin çuten, hura içateco hequien jaincoa.
34 Etziren orhoitu beren Jainco Jaunaz, ceinac atheratu baitzituen beren etsai gucien escuetaric inguruan:
35 Eta etzuten guphidetsi Jerobaal Jedeonen etchea, harec Israeli eguin ciozcan ongui gucien arietan.