4 Eta Jedeon Jordanera heldu içan cenean, ura iragan çuen berequin cituen hirur ehun guiçonequin, eta nekatuaren nekatuz ecin jarraic citazqueen ihesliarren ondotic.
5 Jedeonec erran cioten Socotharrei: Oguia emoçuete, othoi, enequin diren guiçonei, ceren arras ahulduac baitira; jarraic ahal gaquiozquiten Cebeeri eta Salmanari, Madiango erregueei.
6 Socotheco buruçaguiec ihardetsi çuten: Escuetan dituçu beharbada Cebee eta Salmana, eta horren gatic galdatzen darocuçu oguia eman dioçogun çure armadari.
7 Jedeonec erran cioten: Jaunac, bada, ene escuetara ematen dituenean Cebee eta Salmana, çuen haraguiac xehacatuco ditut mortuco elhorri eta lapharrequin.
8 Eta handic igan cen; ethorri cen Phanuelera, eta hango jendeei erran cioeten gauça bera: Hequiec ere Socothecoec beçala ihardetsi cioten.
9 Hargatic Jedeonec erran cioeten hequieri ere: Garaitiar eta baquean bihurtuco naicenean, dorre hori lurrerat emanen dut.
10 Bada, Cebee eta Salmana phausan çauden beren armada guciarequin; ecen hamaborz mila guiçon gueldituac ciren iguzqui-aldeco populuen saihera gucietaric, hilac içan ciren ondoan ehun eta hogoi mila guiçon oro gudulari ezpata cerabilcatenac.