12 Çuhaitzec erran cioten mahatsari: Çato eta mana gaitzatzu.
13 Mahatsac ihardetsi cioten: Utz othe deçaquet ene arnoa Jaincoa eta guiçonac bozten dituena, berce çuhaitzen artean gaineco jarcera ethorceco?
14 Eta çuhaitz guciec erran cioten elhorriari: Çato eta mana gaitzatzu.
15 Elhorriac ihardetsi cioten: Baldin cinez eçarcen banauçue erregue, çatozte eta ene itzalaren azpian phausa çaitezte: ordean nahi ez baduçue, sua ilki bedi elhorritic, eta erre betza Libango cedroac.
16 Ikusaçue beraz orai heian çucenqui eta bekaturic gabe çuen gainean Abimelec eçarri duçuen erregue; heian behar beçala eguin dioçuen Jerobaali eta haren etcheari, eta bihurcunde on eguin dioçueten hainaren onguieguinei ceina çuençat gudutan haritu baita,
17 Eta bere burua galceco çoritan eçarri baitu, çuec Madianen escuetaric atheratzea gatic,
18 Çuec, egun jaiqui çaretenac ene aitaren etchearen contra, eta haren semeac, hirur hogoi eta hamar guiçon harri baten gainean hil ditutzuenac, eta Abimelec, haren nescatoaren semea Siquemtarren gainean erregue eçarri duçuenac, çuen anaia delacoan;