2 Erroçuete Siquemgo guiçon guciei: Cer çarotzue hobe, ala hirur hogoi eta hamar guiçon, oro Jerobaalen semeac, içan ditecen çuen nausi, ala guiçon bakar bat içan deçaçuen gaineco? eta hambatequin gogoan har çaçue çuen heçurra eta çuen haraguia naicela.
3 Eta haren amaren anaiec solas horiec oro erran içan ciozcaten Siquemgo guiçon guciei, eta hequien bihotza Abimelequen alderat bildu çuten, erranez: Gure anaia da.
4 Eman ciozcaten hirur hogoi eta hamar siclo cilharrezco Baalberithen templotic. Diru harequin Abimelequec bereganatu cituen guiçon erromes, ibildaun batzuec, eta jarraiqui ciren hari.
5 Eta ethorriric Efrara, bere aitaren etchera, hil cituen harri baten gainean bere anaiac, hirur hogoi eta hamar guiçon Jerobaalen semeac. Jerobaalen seme gazteena, Joatham guelditu cen eta gorde.
6 Bada Siquemeco guiçonac oro eta Meloco familia guciac bildu ciren, goan ciren eta Abimelec erregue eçarri çuten, Siquemen cen haritzaren ondoan.
7 Berri hori ekarri ciotenean Joathami, goan cen, eta xutic eman cen Gacirimgo mendi bizcarrean, eta boça alchatuz, erran çuen: Ençun neçaçue Siquemeco guiçonac, hala nola Jaincoac adi betzaitzate.
8 Çuhaitzac bildu ciren erregue baten hautatzeco, eta olibari erran cioten: Mana gaitzatzu.