23 Jaunac izpirituric gaixtoena igorri çuen Abimelequen eta Siquemtarren artera, ceinac abiatu baitziren haren hastiatzen,
24 Eta beren anaia Abimelequen eta hura lagundu çuten berce Siquemtar aitzindarien gain eçarcen Jerobaalen hirur hogoi eta hamar semeen heriotzeco gaixtaqueria eta hequien odolaren ixurcea.
25 Eta haren contra celatac hedatu cituzten mendien gainean: eta haren ethorriaren beguira çaudelaric, ohoinçan hari ciren, bideanteei cituztenac kenduz. Berri hori ekarria içan cen Abimelequi.
26 Bada, Gaal, Obeden semea, bere anaiequin ethorri cen, eta iragan cen Siquemen. Hura ethorcearequin, Siquemtarrac beroturic,
27 Ilki ciren bazterretara, larrutzen cituztela mahastiac, eta mahatsac çangoen azpian lehercen; eta cantuz eta ançan molçoca jarriric, sarthu ciren beren jaincoaren temploan, eta bozcariozco jan-edanen erdian madaricatzen çuten Abimelec,
28 Obeden seme Gaalec oihu eguiten çuela: Cer da Abimelec? eta cer da Siquem, gu Abimelequen azpico içatecotzat? ez othe da Jerobaalen semea, eta ez othe du harec eçarri buruçagui Cebul, bere muthila, Siquemen aitaren Emorren etchearen gainean? Certaco beraz egonen gare haren azpico?
29 Oxala norbaitec eçar baleça populu hau ene manuco, hunen erditic xahutzecotzat Abimelec! Eta Abimelequi errana içan citzaioen: Bil çaçu armada handi bat, eta çato.