29 Oxala norbaitec eçar baleça populu hau ene manuco, hunen erditic xahutzecotzat Abimelec! Eta Abimelequi errana içan citzaioen: Bil çaçu armada handi bat, eta çato.
30 Ecen Cebulec, hirico buruçaguiac ençun cituen Gaal, Obeden semearen solasac, eta borthizqui hasarretu cen,
31 Eta berri-eramaileac Abimelequi igorri ciozcan ixilic, cioelaric: Huna Gaal, Obeden semea bere anaiequin ethorri dela Siquemera, eta hiria çure contra escuratzen du.
32 Hori gatic jaiqui çaite gabaz çurequin den populuarequin, eta gorde çaite landetan;
33 Eta goiz lehenean, iguzquia atheratzean, jauz çaquizquio hiriari. Eta Gaal atheratuco denean bere populuarequin çure contra, eguioçu eguin-ahala.
34 Abimelec gabaz jaiqui cen beraz bere armada guciarequin, eta lau toquitan celatac hedatu cituen Siquemeco ondoan.
35 Gaal, Obeden semea, atheratu cen, eta jarri cen hirico atheco sarcean. Bada, Abimelec jaiqui cen, eta haren armada gucia harequin, celatetaco lekutic.