32 Hori gatic jaiqui çaite gabaz çurequin den populuarequin, eta gorde çaite landetan;
33 Eta goiz lehenean, iguzquia atheratzean, jauz çaquizquio hiriari. Eta Gaal atheratuco denean bere populuarequin çure contra, eguioçu eguin-ahala.
34 Abimelec gabaz jaiqui cen beraz bere armada guciarequin, eta lau toquitan celatac hedatu cituen Siquemeco ondoan.
35 Gaal, Obeden semea, atheratu cen, eta jarri cen hirico atheco sarcean. Bada, Abimelec jaiqui cen, eta haren armada gucia harequin, celatetaco lekutic.
36 Gaalec ikusi çuenean jendetze hura, Cebuli erran cioen: Hara mendietaric oste bat non jausten den. Cebulec ihardetsi cioen: Mendietaco itzalac ikusten ditutzu guiçon buruac iduri, eta horrec enganatzen çaitu.
37 Gaalec erran cioen berriz: Hara jendetze bat jausten hari lurreco erditic, eta andana bat heldu da haritzari beguiratzen dioen bidetic.
38 Cebulec ihardetsi cioen: Non dituc orai espantu hequiec, erraten huenean: Nor da Abimelec guc hura cerbitzatzeco? Ez othe duc hori hic arbuiatzen huen populua? Athera hadi, eta gudu emoc.