36 Gaalec ikusi çuenean jendetze hura, Cebuli erran cioen: Hara mendietaric oste bat non jausten den. Cebulec ihardetsi cioen: Mendietaco itzalac ikusten ditutzu guiçon buruac iduri, eta horrec enganatzen çaitu.
37 Gaalec erran cioen berriz: Hara jendetze bat jausten hari lurreco erditic, eta andana bat heldu da haritzari beguiratzen dioen bidetic.
38 Cebulec ihardetsi cioen: Non dituc orai espantu hequiec, erraten huenean: Nor da Abimelec guc hura cerbitzatzeco? Ez othe duc hori hic arbuiatzen huen populua? Athera hadi, eta gudu emoc.
39 Gaal goan cen beraz, Siquemeco populua beguira çagoelaric, eta gudu eman cioen Abimelequi,
40 Ceinac ihes igorriric, jarraiqui baitzitzaioen eta hirira bulkatu baitzuen; eta haren guiçonetaric ascoc lurra jo çuten hirico atheraino.
41 Guero Abimelec baratu cen Erruman: bainan Cebulec hiritic iraici cituen Gaal eta bere lagunac, eta etzuen jasan han egon citecen guehiago.
42 Biharamunean beraz populua atheratu cen campora. Abimelequec jaquin çuenean berri hori,