4 Eman ciozcaten hirur hogoi eta hamar siclo cilharrezco Baalberithen templotic. Diru harequin Abimelequec bereganatu cituen guiçon erromes, ibildaun batzuec, eta jarraiqui ciren hari.
5 Eta ethorriric Efrara, bere aitaren etchera, hil cituen harri baten gainean bere anaiac, hirur hogoi eta hamar guiçon Jerobaalen semeac. Jerobaalen seme gazteena, Joatham guelditu cen eta gorde.
6 Bada Siquemeco guiçonac oro eta Meloco familia guciac bildu ciren, goan ciren eta Abimelec erregue eçarri çuten, Siquemen cen haritzaren ondoan.
7 Berri hori ekarri ciotenean Joathami, goan cen, eta xutic eman cen Gacirimgo mendi bizcarrean, eta boça alchatuz, erran çuen: Ençun neçaçue Siquemeco guiçonac, hala nola Jaincoac adi betzaitzate.
8 Çuhaitzac bildu ciren erregue baten hautatzeco, eta olibari erran cioten: Mana gaitzatzu.
9 Olibac ihardetsi çuen: Utz othe deçaquet ene olioaren goria, ceinetaz baliatzen baitira jaincoac eta guiçonac, ethorceco çuhaitzen artean gaineco jarcera?
10 Çuhaitzec erran cioeten picoari: Çato, eta gure gaineco erreguetasuna onhets çaçu.