44 Bere andanarequin jotzen cituelaric eta hiria sethiatzen; eta berce bi andanac bazterretara barraiatuac, etsaiei jarraiquitzen ciren.
45 Bada, Abimelequec egun hura gucia sethioan iduqui çuen hiria; hartu çuen, eta hango jendeac hilic, xahutu çuen erroraino, hain ongui non gatza erain baitzuen haren gainera.
46 Siquemtarren dorrean egoten cirenec aditu çutenean hori, sarthu ciren beren jainco Berithen temploan, non harequin batasun eguin içan baitzuten, eta hartaric çuen bere icena lekuac, ceina gogorqui hazcartua baitzen.
47 Abimelequec ere adituric Siquemtarren dorreco guiçonac batera bilduac cirela,
48 Selmongo mendira igan cen bere populu guciarequin: eta haizcora bat harturic, adar bat moztu çuen, eta eramaten çuelaric bizcarrean harturic, lagunei erran cioeten: Eguiten ikusten nauçuena, laster eguiçue çuec ere.
49 Çuhaitzetaric beraz cein-lehenca adarrac ebaquiz, jarraiqui ciren beren buruçaguiari. Inguraturic gaztelua, su eman cioten: eta halaco moldez eguin cen, non keac eta suac hil baitzituzten mila guiçon, guiçon eta emaztequi Siquemgo dorrean çaudecenac.
50 Bada, Abimelec handic goanic, ethorri cen Thebesco hirira, ceina inguratu eta sethiatu baitzuen bere armadarequin.