52 Eta Abimelec dorrearen ondora ethorriric, hazcarqui guducatzen cen; eta atheari hurbilduz, sua eman nahiz hari cen.
53 Eta huna non emaztequi batec ihara-harri pusca bat arthiquiric, jo çuen Abimelec buruan, eta burfuinac lehertu ciozcan.
54 Abimelequec berehala deithu çuen bere ezcutaria, eta erran cioen: Athera çac hire ezpata eta jo neçac, ez dadien errana içan emaztequi batec hil nauela. Hunec manatua eguin çuen, eta hil çuen erregue.
55 Hura hil ondoan, Israeldic harequin ciren guciac itzuli ciren beren toquietara.
56 Jaunac bihurtu cioen Abimelequi bere aitari eguin içan cioen gaizquia, hil cituenean bere hirur hogoi eta hamar anaiac.
57 Siquemtarrei halaber pagatua içan citzaioeten eguin çuten lana, eta heldu citzaioeten Joatham, Jerobaalen semearen madaricionea.