Nehemias 1 BHNT

ESDRASEN II. LIBURUA

1 Nehemias Helciasen semearen hitzac. Hau guerthatu cen hogoigarren urthean, casleuco hilabethean, eta ni Susaco gazteluan nincen.

2 Eta Hanani, ene anaietaric bat, bera eta Judaco guiçon batzu ethorri ciren, eta gathibutasunetic guelditu eta bici ciren Juduez eta Jerusalemez berri galdatu naroten.

3 Eta ihardetsi çarotedan: Guelditu direnac eta gathibutasunetic han utziac içan direnac gure herrian, atsecabe handitan eta laidotan daudeci; Jerusalemeco harrasia urratua eta hango atheac suz erreac dira.

4 Eta horrelaco solasac aditu nituenean, jarri nincen, eta nigarrez eta deithorez egotu nincen asco egunez. Barur eta othoitz eguiten nuen ceruco Jaincoaren aitzinean.

5 Eta erran nuen: Errequeitzen çaitut, ceruco Jainco Jaun hazcar, handi eta ikaragarria, batasun eta urricalmendu beguiratzen duçuna çu maithatzen çaituztenequin eta çure manamenduac iduquitzen dituztenequin;

6 Çure beharriac heda eta çure beguiac çabal beitez, ençun deçaçun çure cerbitzariaren othoitza, orai gau eta egun çure aitzinean alchatzen dudana Israelgo seme çure cerbitzariençat; eta aithor darotzut Israelgo semeen bekatuez, ceinetaz çure alderat hobendun eguin baitira; nic eta ene aitaren etcheac bekatu eguin dugu;

7 Erguelqueriac çoratu gaitu eta ez ditugu beguiratu çure manamendu, ceremonia eta erabaqui, Moisi çure cerbitzariari manatu ditutzunac.

8 Orhoit becedi Moisi çure cerbitzariari eman dioçun hitzaz, cinaroelaric: Noiz-etare hautsico baituçue ene leguea, nic barraiatuco çaituztet populuetan;

9 Eta baldin ene ganat bihurcen baçarete eta ene manamenduac beguiratzen eta bethetzen baditutzue; ceruco berce bazterreraino bacinete eramanac ere, handic bilduco eta bihurraracico çaituztet nic ene icena han egon dadiençat hautatu dudan lekura.

10 Eta hauquiec dira çure cerbitzariac eta çure populua, çure indarraren handiaz eta çure escu hazcarraz berrerosi ditutzunac.

11 Othoi, Jauna, çure beharria atzarria egon bedi çure cerbitzariaren othoitzari, eta çure icenaren beldur içan nahi duten çure cerbitzarien othoitzari; bida çaçu egun çure cerbitzaria, eta urricalpen emoçu guiçon hunen aitzinean: ecic erregueren edarale nincen ni.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13