1 Bada, egun hartan populuaren aitzinean iracurtu cen Moisen liburuan, eta hartan iscribatua aurkitu cen, Amontarrac eta Moabitarrac etzirela Jaincoaren baldarnan sarthu behar menderen mendetan;
2 Ceren etziren Israelgo umeei biderat atheratu oguiarequin eta urarequin, eta ceren hequien contra erakarri çuten Balaam hequien madaricatzera; eta gure Jaincoac benedicionetara bihurtu çuen madaricionea.
3 Bada, eguin cen, leguea aditu çutenean, Israeldic bereci cituztela arrotz guciac.
4 Eta horren gainean ikusteco çuen Eliasib apheçac, ceinari gure Jaincoaren etcheco kutcharen gaineco cargua eman baitzioten, eta Tobiasen ahaide hurbila cen.
5 Eguinaraci çuen beraz kutchategui handi bat beretzat, eta haren aitzinean han çauden emaitzac, isensua, unciac; oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrenac; lebitarren, cantarien, eta athalçainen çucenac, eta aphecen picainac.
6 Bada, horietan orotan ez nincen Jerusalemen, ceren Artacsercses Babilonaco erregueren hogoi eta hamabigarren urthean, erregueren gana goan bainincen, eta ene egun azquenetan erregue othoiztu nuen utz ninçan.
7 Eta Jerusalemera ethorri nincen eta eçagutu nuen Eliasibec Tobiasen gatic eguin çuen gaizquia, hari Jaincoaren etcheco atherbeetan egon-leku bat eguinez.
8 Eta gaizquia handia iduritu citzaidan. Eta Tobiasen egoitzaco tresnac arthiqui nituen kutchateguitic camporat;
9 Eta nic manaturic, xahutu çuten kutchateguia, eta harat bihurtu nituen Jaunaren etcheco unciac, sacrificioa eta isensua.
10 Eta jaquin nuen lebitarren çucenac etzirela emanac içan; eta lebitarretaric, cantarietaric eta temploco cerbitzarietaric bakotchac bere herrira ihes eguin çuela.
11 Eta cargudunen contra eraiqui nuen eguitecoa eta erran nuen: Certaco uzten dugu Jaincoaren etchea? Eta bilaraci nituen ihes eguin çutenac, eta beren lekuetan egonaraci nituen.
12 Eta Juda guciac selharura ekarcen cituen oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrena.
13 Eta selharuez cargutu guintuen Selemias apheça, Sadoc iscribaua, eta lebitarretaric Phadaias; eta hequien aldean, Hanan Çakurren semea, Mathaniasen ilobasoa, çucenac içan cirelacotz eçagutuac, eta escuetan utziac içan çaroezten beren anaien çathiac.
14 Nitaz orhoit çaite, ene Jaincoa, horren gatic, eta nic ene Jaincoaren etchean eta haren ceremonietan eguin ditudan onguiac ez betzatzu ecezta.
15 Orduco egunetan, Judan ikusi nituen larumbatez lacotan mahats lehercen hari cirenac, ogui-çama ekarleac; arno, mahats, pico eta edocein haxe asto gainetan eçarcen eta Jerusalemera ekarcen cituztenac larumbatean. Eta jaçarri nuen salceac eguin cetzazten salpenac cilhegui ciren egunetan.
16 Eta hirian baçauden Tiriarrac arrainac eta salceco gucietaric ekarcen cituztenac; eta Jerusalemen larumbatetan salcen cituzten Judaco umeei.
17 Eta larderiatu nituen Judaco buruçaguiac eta erran naroten: Cer da eguiten duçuen gaizqui hori, eta certaco profanatzen duçue larumbata?
18 Ez othe dute hori eguin gure arbasoec, eta guero gure Jaincoac gure gainera eta hiri hunen gainera erakarri baitu çorigaitz hau gucia? Eta çuec, larumbata hautsiz, berhatzen duçue Israelen gainera Jaunaren hasarrea.
19 Bada, Jerusalemeco atheac phausuan sarthu cirenean larumbatez, nic erran eta hersi cituzten atheac, eta manatu nuen etzetzaten idec larumbat biharamuneraino; eta ene cerbitzarietaric eçarri nituen atheetan beguia iduquitzeco nihorc etzeçan haxeric sar larumbatean.
20 Eta tratulariac eta salceco gauçac ekarcen cituztenac, behin edo bietan guelditu ciren Jerusalemetic campoan.
21 Eta larderiatu nituen eta erran naroten: Certan çaudezte harrasiaren parrean? berriz eguiten baduçue hori, escua eçarrico dut çuen gainean. Hargatic etziren gueroztic larumbatetan ethorri.
22 Lebitarrei ere erran naroten, xahu citecen, eta atheen çaincera eta larumbataren sainduestera ethor citecen. Horren gatic beraz, ene Jaincoa, orhoit çaite nitaz, eta barka diçadaçu çure nihonereco urricalpenen arabera.
23 Orduco egunetan halaber ikusi nituen Juduac Açotar, Amontar eta Moabitar emazteac harcen cituztenac.
24 Eta hequien haurrac erdi açotaraz minço ciren; etzaquiten juduaraz minçatzen, eta populu baten eta bercearen hizcuncetan nahasteca minço ciren.
25 Eta larderiatu nituen eta madaricatu. Hequietaric guiçonac jo nituen, buruac murriztu narozten eta Jaincoaz cin-eraguin naroten, beren alabac etzituztela arrotzen semeei emanen, eta beren semeençat eta beren buruençat etzutela hequien alabaric hartuco, nioelaric:
26 Salomon Israelgo erreguec ez othe çuen horrelaco gauçan bekatu eguin? eta segurqui asco eta asco jendaietan etzen haren idurico erregueric, eta maithatua cen bere Jaincoaz, eta Jaincoac Israel guciaren gainean erregue eçarri çuen, eta halere emazte arrotzec bekatura erorraraci çuten hura.
27 Eta guc ere, bihurriarena eguinez, eguinen othe dugu gaizqui handi hau gucia, non gure Jaincoaren leguea hautsico eta emazte arrotzac hartuco baititugu?
28 Bada, Joiada, Eliasib aphez-handiaren semearen umeetaric bat, Sanabalat Horonitarraren suhi cen, eta ene ganic urrun kendu nuen.
29 Ene Jainco Jauna, bici bedi çure orhoitzapena, apheztasuna eta aphez eta lebitar leguea lohitzen dutenen contra.
30 Xahutu nituen beraz emazte arrotz gucietaric, eta eçarri nituen apheçac eta lebitarrac beren lerroetan, cein beren eguimbideetan,
31 Eta egurren escainçaren gainean, ephe berecietan, eta picainen gainean. Ene Jaincoa, nitaz orhoit çaiteci ene onetan. Halabiz.