1 Eta ethorri cen çazpigarren hilabethea. Bada, Israelgo semeac beren hirietan ciren. Eta populu gucia guiçon bakar bat beçala bildu cen Uretaco athearen aitzinean den plaçara, eta Esdras iscribauari erran çaroten ekar ceçala Moisen legueco liburua, Israeli Jaunac manatu içan çuena.
2 Esdras apheçac ekarri çuen beraz leguea çazpigarren hilabetheco lehembicico egunean, guiçonen, emaztequien eta adi ceçaqueten gucien ostearen aitzinera.
3 Eta hartan iracurtu çuen ocenqui Uretaco athearen aitzinean den plaçan, guiçonen, emaztequien eta adimendua çutenen aitzinean, goicetic egüerdiraino; eta populu guciaren beharriac liburura hedatuac çauden.
4 Bada Esdras iscribaua xutic çagoen çurezco mail minçatzeco eguinaraci çuen baten gainean; eta haren aldean escuinetic çauden Mathathias, Semeia, Ania, Uria, Helcia eta Maasia, eta ezquerretic, Phadaia, Misael, Melquia, Hasum, Hasbadana, Çacaria eta Mosolam.
5 Eta Esdrasec populu guciaren aitzinean idequi çuen liburua; ecic populu gucia baino gorago cen; eta liburua idequi çuenean, populu gucia xutic jarri cen.
6 Eta Esdrasec benedicatu çuen Jainco Jaun handia, eta populu guciac ihardetsi çuen, escuac alchatuz: Halabiz, halabiz. Eta gurthu ciren, eta lurrean ahuspez adoratu çuten Jaincoa.
7 Bada, Josue, Bani, Serebia, Jamin, Acub, Septhai, Odia, Maasia, Celita, Açarias, Joçabed, Hanan, Phadaia lebitarrec populua ixiltasunean iduquitzen çuten, leguearen aditzeco; populua berriz, bere lerrotan xutic çagoen.
8 Eta Jaincoaren legueco liburuan iracurtu çuten garbiqui eta ocenqui, oroc adi ceçatençat; eta aditu çuten hequiec iracurtuz.
9 Bada, Nehemiasec (hura bera da Athersatha), Esdras aphez eta iscribauac, eta lebitar populu guciari leguearen gaineco garbitasunac ematen çaroztenec, erran çuten: Egun hau gure Jainco Jaunari sainduetsia da; ez deithora, ez nigarric eguin. Ecic populu gucia nigarrez çagoen legueco hitza aditzearequin.
10 Eta Nehemiasec erran çaroten: Çoazte, jan çatzue haragui goriac, edan çaçue arno eztia, eta berençat jatecoric xuxendu ez dutenei emotzuete beren çathiac, ceren egun hau Jaincoaren egun saindua baita; eta ez betzaiztete jar gogoco ilhunduretan, ecic Jaunaren bozcarioa, gure indarra da.
11 Lebitarrec berriz, populu gucian ixiltasuna iducarazten çuten, erranez: Çaudezte ixilic, egun hau saindua baita, eta ez deithora.
12 Populu gucia goan cen beraz jatera, edatera, etzutenei ematera eta bozcario handiz bestatzera, ceren aditu baitzituzten Esdrasec irakatsi çaroezten legueco hitzac
13 Eta bigarren egunean, populu gucico familietaco buruçaguiac, apheçac eta lebitarrac Esdrasen gana bildu ciren, legueco hitzac xeha cetzotençat.
14 Eta leguean iscribatua aurkitu çuten, Jaunac Moisen arartecoz manatu çuela, Israelgo umeac etcholetan egon ditecen çazpigarren hilabetheco besta-buruz;
15 Eta beren hiri gucietan eta Jerusalemen oihu eguin eta heda deçaten solasa, erranez: Athera çaitezte mendira, eta ekar çatzue oliba-hostoilac, çuhaitz ederrenen hostoilac, arraianen hostoilac, palmen adarrac eta çuhamu hostotsuen hostoilac, etcholen eguiteco iscribatua den beçala.
16 Eta populua ilki cen, eta ekarri citutzen. Eta bakotchac beretzat eguin cituzten etcholac beren etchetaco çabalcetan, lorioetan, Jaunaren etcheco lorioetan, Uretaco atheco plaçan, eta Efraimgo atheco plaçan.
17 Gathibutasunetic itzuli cirenen baldarna guciac eguin cituen beraz etcholac, eta etcholetan egotu ciren; ecen Israelgo semeec holacoric etzuten eguin Josue Nunen semearen egunetaric ordu arteo. Eta bozcalencia handiac içatu ciren.
18 Bada Esdrasec Jaunaren legueco liburuan iracurtu çuen egun oroz, lehembicico egunetic azqueneco eguneraino; eta çazpi egunez eguin çuten besta, eta çorcigarrenean, ohitzaren arabera bilkua eguin çuten.