1 Bada, harrasia eguina içan cen ondoan, eta atheladac eçarri nituenean eta beguietan iragan nituenean athalçainac, cantariac eta lebitarrac,
2 Manatu nituen Hanani ene anaia eta Hananias Jerusalemeco etcheco buruçaguia (ecic hura guiçon cin eta berceac baino Jaincoaren beldurragoa iduritzen citzaidan);
3 Eta erran naroten: Iguzquia berotu arteo ez beitez idec Jerusalemeco atheac. Eta oraino han cirelaric, atheac hersiac eta hagatuac içan ciren; eta Jerusalemdarretaric çainac eçarri nituen, cein bere aldian eta bere etchearen parrean.
4 Hiria berriz, hainitz cen çabala eta handia eta populua gucia haren erdian, eta etcheac etziren eguinac.
5 Bainan Jaincoac eçarri çuen ene bihotzean bilaraztea handiac, cargudunac eta jende xehea, hequien kondatzeco; eta lehembicicoric ethorri cirenen konduaren liburua atzeman nuen, eta hartan iscribatua aurkitu cen:
6 Hauquiec dira lekuco umeac, gathibutasunetic bihurtu direnac, eta Nabucodonosorrec Babilonaco erreguec eraman cituenac, eta Jerusalemera, eta Judeara, eta cein bere hirira itzuli direnac:
7 Çorobabelequin ethorriac: Josue, Nehemias, Açarias, Erraamias, Nahatnani, Mardoqueo, Belsam, Mespharath, Begoai, Nahum, Baana. Israelgo populuticaco guiçonen nombrea:
8 Pharosen semeac, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi;
9 Saphatiaren semeac, hirur ehun eta hirur hogoi eta hamabi;
10 Arearen semeac, sei ehun eta berrogoi eta hamabi;
11 Phahat Moaben semeac, Josueren eta Joaben semeetaric, bi mila çorci ehun eta hemeçorci;
12 Elamen semeetaric, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur;
13 Cethuaren semeac, çorci ehun berrogoi eta borz;
14 Çacairen semeac, çazpi ehun eta hirur hogoi;
15 Banuiren semeac, sei ehun berrogoi eta çorci;
16 Bebairen semeac, sei ehun hogoi eta çorci;
17 Azgaden semeac, bi mila hirur ehun hogoi eta bia;
18 Adonicamen semeac, sei ehun hirur hogoi eta çazpi;
19 Beguairen semeac, bi mila hirur hogoi eta çazpi;
20 Adinen semeac, sei ehun berrogoi eta hamaborz;
21 Aterren Hececiaren semearen umeac, laur hogoi eta hemeçorci;
22 Hasemen semeac, hirur ehun hogoi eta çorci;
23 Besairen semeac, hirur ehun hogoi eta lau;
24 Harephen semeac, ehun eta hamabi;
25 Gabaongo umeac, laur hogoi eta hamaborz;
26 Bethlehemgo eta Netuphaco umeac, bedereratzitan hogoi eta çorci;
27 Anathotheco guiçonac, seietan hogoi eta çorci;
28 Bethazmotheco guiçonac, berrogoi eta bia;
29 Cariathiarimgo, Cephiraco eta Berotheco guiçonac, çazpi ehun berrogoi eta hirur;
30 Erramaco eta Jebaco guiçonac, sei ehun hogoi eta bat;
31 Macmaseco guiçonac, sei hogoi eta bia;
32 Bethelgo eta Haico guiçonac, sei hogoi eta hirur;
33 Berce Neboren guiçonac, berrogoi eta hamabi;
34 Berce Elamen guiçonac, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur;
35 Haremen semeac, hirur ehun eta hogoi;
36 Jericoco umeac, hirur ehun berrogoi eta borz;
37 Lodeco, Hadideco eta Onoco umeac, çazpi ehun hogoi eta bat;
38 Senaaren semeac, hirur mila bederatzi ehun hogoi eta hamar.
39 Apheçac: Idaiaren semeac, Josueren etchean, bederatzi ehun hirur hogoi eta hamahirur;
40 Emerren semeac, mila berrogoi eta hamabi;
41 Phashurren semeac hamabi ehun berrogoi eta çazpi;
42 Aremen semeac, mila eta hamaçazpi. Lebitarrac:
43 Josueren eta Cedmihelen umeac;
44 Oduiarenac, hirur hogoi eta hamalau. Cantariac:
45 Asaphen semeac, çazpitan hogoi eta çorci.
46 Athalçainac: Selumen semeac, Aterren semeac, Telmonen semeac, Acuben semeac, Hatitaren semeac, Sobairen semeac, sei hogoi eta hemeçorci.
47 Nathindarrac: Soharen semeac, Hacupharen semeac, Tebaothen semeac,
48 Cerosen semeac, Siaaren semeac, Phadonen semeac, Lebanaren semeac, Hagabaren semeac, Selmairen semeac,
49 Hananen semeac, Jedelen semeac, Gaherren semeac,
50 Erraaiaren semeac, Errasinen semeac, Necodaren semeac,
51 Jecemen semeac, Açaren semeac, Phasearen semeac,
52 Besairensemeac, Munimensemeac, Nephusimen semeac,
53 Bakuquen semeac, Hacupharen semeac, Harhurren semeac,
54 Beslothen semeac, Mahidaren semeac, Harsaren semeac,
55 Bercosen semeac, Sisararen semeac, Themaren semeac,
56 Nasiaren semeac, Hatipharen semeac,
57 Salomonen cerbitzarien semeac: Sothairen semeac, Sopherethen semeac, Pharidaren semeac,
58 Jahalaren semeac, Darconen semeac, Jedelen semeac,
59 Saphatiaren semeac, Hatilen semeac, Phoquerethen semeac, Phoquerethsorthua baitzen Amonen seme Sabaimen ganic.
60 Nathindar guciac eta Salomonen cerbitzarien semeac, hirur ehun laur hogoi eta hamabi.
61 Hauquiec dira, berriz, igan direnac Thelmelatic, Thelharsatic, Querubetic, Adonetic eta Emerretic, eta ecin eçagutaraci dituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic direnetz:
62 Dalaiaren semeac, Tobiaren semeac, Necodaren semeac, sei ehun berrogoi eta bia.
63 Eta aphecetaric, Habiaren semeac, Acosen semeac, Bercelairen semeac, hunec hartu baitzuen Bercelai Galaadarraren alabetaric, eta hequien icenetic deithua içan baitzen.
64 Horiec bilhatu dute beren agueria leheneco icen-harcean, eta ez dute aurkitu, eta apheztasunetic kenduac dira.
65 Eta Athersathac erran daroete ez deçaten jan sainduren saindutic, aphez arguitu eta jaquin bat cargutan sarthu arteo.
66 Oste gucia cen guiçon bakar bat beçala, eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi lagunetara,
67 Hequien muthilac eta nescatoac gabe, ceinac baitziren çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi, eta hequien artean berrehun berrogoi eta borz guiçon eta emaztequi cantari.
68 Hequien çaldiac ciren çazpi ehun hogoi eta hamasei; mandoac, berrehun berrogoi eta borz;
69 Cameluac, laur ehun hogoi eta hamaborz; astoac, sei mila çazpi ehun eta hogoi.
70 Aldiz, familietaco buruçaguietaric cembaitec lanarençat eman çuten. Athersathac kutcharat eman cituen hogoi mila dracma urhezco, berrogoi eta hamar gorgoila, borz ehun hogoi eta hamar aphez-athorra.
71 Eta familietaco buruçaguietaric cembaitec lanetaco kutcharat eman cituzten hogoi mila dracma urhezco, eta bi mila eta berrehun mina cilharrezco.
72 Eta gaineraco populuac eman çuena cen, hogoi mila dracma urhezco, bi mila mina cilharrezco eta hirur hogoi eta çazpi aphez-athorra.
73 Apheçac berriz, lebitarrac, athalçainac, cantariac eta berce jende xehea, Nathindarrac eta Israel gucia egotu ciren cein beren hiritan.