1 Bada, guerthatu cen Sanabalatec aditu çuenean harrasia alchatzen guinduela, hasarretu cela hainitz; eta bere sephan, trufatu cituen Juduac,
2 Eta beren anaien eta Samariar ostearen aitzinean erran çuen: Cer hari dira Judu gaiçoac? Jendaiec utzico othe dituzte? Sacrificatuco eta akabatuco othe dute egun batez? Harrasiric eguin othe deçaquete suac herrauts munthoin batzuetara bihurtu dituen harri batzuequin?
3 Haren aldean cen Tobias Amontarrac ere erran çuen: Eguin beçate; haceri bat heldu balin bada, horien harrizco harrasiaren gainetic jauci eguinen du.
4 Adi çaçu, oi gure Jaincoa, nola garen erdeinutara eroriac; laidoa horien buruaren gainera bihurraraz çaçu, eta gathibutasuneco lurrean erran çatzu erdeinagarritzat.
5 Ez biaçaçu itzal horien tzarqueria, eta ez bedi ecezta horien bekatua çure beguithartearen aitzinean, trufatu dituztelacotz çure hiriaren eguileac.
6 Hargatic harrasia alchatu eta berritu guinduen erditaraino; eta populuaren bihotza lanera berotua cen.
7 Bainan noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Arabiarrec, Amontarrec eta Açotarrec aditu baitzuten Jerusalemeco harrasico urradura tapatua cela eta hauscura gucian bethetzen hasi cirela, hasarre handitan sarthu ciren.
8 Eta guciac elkar gana bildu ciren, ethorceco Jerusalemen guducatzera eta celaten hedatzera.
9 Gure Jaincoari othoitz eguin guinaroen, eta hequien contra gau eta egun çainac eçarri guintuen harrasiaren gainean.
10 Bada, Judac erran çuen: Ahitua da ekarlearen indarra, lurqueta sobera da, eta guc ecin alchatuco dugu harrasia.
11 Eta gure etsaiec erran çuten: Ez beçate deusere jaquin, hequien erdira sar gaitecen arteo; orduan hilen ditugu eta gueldiaracico dugu lana.
12 Bainan guerthatu cen hequien aldean egoten ciren Juduac ethorri cirela, eta hamarretan erran çarocutela gauça, gure gana ethorri ciren leku gucietaric;
13 Eta harrasi guibeleco lekuan populua lerroan eçarri nuen inguruan ezpatequin, lancequin eta arrambelequin.
14 Beguiratu nuen eta jaiqui nincen, eta buruçaguiei, cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Ez içan hequien beguithartearen beldur. Orhoit çaitezte Jaun handi eta ikaragarriaz, eta guduca çaitezte çuen anaia, çuen seme, çuen alaba, çuen emazte eta çuen etcheençat.
15 Guerthatu cen, berriz, gure etsaiec jaquin çutenean arguituac guinela, Jaunac urmariatu çuela bequien asmua. Eta oro itzuli guinen harrasietara, cein bere lanera.
16 Eta egun hartaric, hango guiçon-gazteen erdia lanean hari cen, eta berce erdia gudura abian çagoen; eta lançac, erredolac, arrambelac, guerrunceac eta aitzindariac hequien guibelean ciren Judaco etche gucian.
17 Harrasian lanean hari cirenec, haxe ekarcen eta gainera ematen hari cirenec, escu batez jotzen çuten lanari, eta ezpata çaducaten bercean.
18 Ecic lanean hari ciren guciec guerrian çuten ezpata. Eta harrasia alchatzen çuten, eta turuta durrundarazten çuten ene manuz.
19 Eta aitzindari eta cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Handia eta hedatua da lana, eta bat bercea ganic urrun barraiatuac gure harrasian.
20 Non-nahi adi deçaçuen turutaren durrunda, harat laster eguiçue gure gana; gure Jaincoa guducatuco da gure alde.
21 Eta guc, jo deçogun lanari; gutaric erdiec iduc betzazte lançac, argui-cirrintatic içarrac ilki arteo.
22 Orduan halaber erran naroen populuari: Bakotcha bere muthilarequin egon bedi Jerusalemen erdian, eta aldiac içan betzagu gabaz eta egunaz lanean haritzeco.
23 Bada, nic, ene anaiec eta muthilec eta enequilaco çainec ez guintuen soinecoac uzten; bakarric xahupenecotzat biluzten cen bakotcha.