Nehemias 5 BHNT

1 Eta populutic eta emazteetaric oihu handi bat atheratu cen, hequien anaia Juduen contra.

2 Eta baciren erraten çutenac: Hainitz dira gure semeac eta alabac; hequien truc oguia har deçagun, eta jan deçagun, eta bici gaitecen.

3 Eta baciren erraten çutenac: Gure landac, mahastiac eta etcheac eman detzagun bahi, eta oguia har deçagun gosete huntan.

4 Eta berceec erraten çuten: Dirua mailega deçagun erregueren cerguetaric, eta eman detzagun gure landac eta mahastiac.

5 Eta orai, nolaco gure anaien haraguia, halaco da gure haraguia; nolaco horien semeac, halaco dira gure semeac ere. Huna non gathibutasunaren azpico eçarcen ditugun gure semeac eta alabac; gathibu dira gure alabac, eta horien berrerostecoric ez dugu; eta berceec goçatzen dituzte gure landac eta mahastiac.

6 Eta gogorqui samurtu nincen aditu nuenean hitz horien araberaco hequien oihua.

7 Ene baithan gogoetan egon nincen; eta larderiatu nituen handiac eta cargudunac, eta erran naroten: Lucurua bakotchac beharcen duçue çuen anaien ganic? Eta bilku handi bat eguinaraci nuen hequien contra.

8 Eta erran naroten: Guc, daquiçuen beçala, gure ahalaren arabera berrerosi ditugu gure anaia Juduac jendaiei salduac içan cirenac; eta çuec beraz salduco ditutzue çuen anaiac, eta guc beharco ditugu berrerosi? Ixilic guelditu ciren, eta etzuten kausitu cer ihardets.

9 Eta erran naroten: Ez da ona çuec eguiten duçuen gauça. Certaco etzarete gure Jaincoaren beldurrean ibilcen, jendaia gure etsaiec ez diaçaguten iroiric eguin?

10 Nic, ene anaiec eta sehiec ascori maileguz eman içan diotegu dirua eta oguia. Oroc hitz batean ez dioçotegun emana guibelerat galda; barka deçagun çor çaicun maileguzco dirua.

11 Bihur çotzuete egun beren landac eta mahastiac, olibadiac eta etcheac; eta hobequi eguiteco ere, horiençat eman çaçue horien ganic beharcen ohi duçuen diruaren, oguiaren, arnoaren eta olioaren ehungarrena.

12 Eta ihardetsi çuten: Bihurtuco ditugu, eta ez daroegu deusere galdatuco; çuc nola erran, hala eguinen dugu. Eta deithu nituen apheçac eta errequeitu nituen erran nuen beçala eguin ceçaten.

13 Eta guero iharrosi nuen ene capaco hegala, eta erran nuen: Jaincoac haina horrela iharros beça bere etche eta lanetaric, ceinac betheco ez batzu hitz hori; horrela içan bedi iharrosia eta erromestua. Eta oste guciac ihardetsi çuen: Halabiz. Eta laudatu çuten Jaincoa. Populuac eguin çuen beraz errana içan cen beçala.

14 Aldiz, erreguec Judaco lurrean buruçagui eçarri ninduen egunetic, Artacsercses erreguearen hogoigarren urthetic hogoi eta hamabigarreneraino ez nic, ez ene anaiec ez ditugu hartu buruçaguiei çor ciren urthe-sariac.

15 Lehembicico buruçaguiec ordean, ene aitzinean içatu cirenec, populua lehertu çuten, haren ganic egun oroz oguitan eta arnotan hartuz berrogoi siclo; eta berçalde hequien azpico cargudunec çaphatu çuten populua. Bainan nic ez nuen hala eguin Jaincoaren beldurrez;

16 Eta oraino hobequi, harrasico lanean haritu naiz, eta ez dut landaric erosi, eta ene muthilac oro lanera bilduac ciren.

17 Juduac halaber eta cargudunac, ehun eta berrogoi eta hamar guiçon, eta gure ingurutan diren jendaietaric gure gana ethorcen cirenac, ene mahainean ciren.

18 Aldiz, egun oroz enetzat xuxencen ciren idi bat, sei ahari hautatu, hegastinac berçalde; eta hamar egunetaric ematen nituen arno asco eta berce hainitz; eta oraino ez ditut galdatu ene carguco urthe-sariac; alabainan populua hainitz cen behartua.

19 Oi ene Jaincoa, ene onetan orhoit çaite nitaz, populu huni eguin içan diodan guciaren arabera.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13