32 Gure gainean eguimbidea eçarrico guinduela urthean siclo baten herenaren emateco gure Jaincoaren etcheco eguitecoençat,
33 Proposicioneco oguiençat, bethico sacrificioarençat, eta larumbatetaco, hilabetheen lehen eguneco, besta-buruetaco, egun sainduetsietaco eta bekatuarençateco holocaustençat; Israelençat othoitz eguina içan dadiençat eta gure Jaincoaren etcheco behar diren guciençat.
34 Çortheac atheratu ditugu beraz egurren escainçaren gainean, aphecen, lebitarren eta populuaren artean, gure Jaincoaren etchera ekarriac içan ditecen gure aiten etcheca, mugatic mugara, urthe bateco muguetan berce urtheraino, erre ditecen gure Jainco Jaunaren aldarearen gainean, Moisen leguean iscribatua den beçala.
35 Eta aguindu dugu, Jaunaren etchera, urthetic urthera ekarrico ditugula gure lurreco lehen sorthuac eta çuhamu gucietaco fruitu gucien picainac;
36 Gure semeetaricaco eta abereetaco lehen sorthuac, leguean iscribatua den beçala, eta gure idi eta ardietaco lehen sorthuac, gure Jaincoaren etchean escainceco, gure Jaincoaren etchean cerbitzatzen diren aphecen escuetara.
37 Gure jateco eta edatecoetaco picainac, eta çuhamu gucietaco, mahasti eta olibadietacoac ere aphecei ekarrico daroeztegu gure Jaincoaren kutchara, eta gure lurreco hamarrenac lebitarrei. Lebitar berec gure lanetaco hamarrenac hartuco dituzte hiri gucietaric.
38 Eta aphez Aaronen umea lebitarrequin içanen da hamarrenetan, eta lebitarrec beren hamarrenaren hamargarrena escainico dute Jaunaren etchean kutchara, kutchateguico etchean.