1 Bada, populuco aitzindariec Jerusalemen eguin çuten beren egoitza; gaineraco populuac berriz, çorthea arthiqui çuen, atheratzeco hamargarren bat, Jerusalemen, hiri sainduan egotecoa içanen cena, eta aldiz bederatziac berce hirietan.
2 Bada, beren oldetara Jerusalemen egotea escaini çuten guiçon guciac benedicatu cituen populuac.
3 Hargatic beraz Judeaco aitzindariac Jerusalemen eta Judaco hirietan egotu cirenac, hauquiec dira. Bakotcha, berriz, Israeldar, aphez, lebitar, Nathindar eta Salomonen sehien ume, cein bere goçamen eta hirian egotu cen.
4 Eta Jerusalemen egoitza eguin çuten Judaco semeetaric eta Benjamingo semeetaric; Judaco semeetaric: Athaias Aciamen semeac, Aciam baitzen Çacariasen Seme, Çacarias Amariasena, Amarias Saphatiasena, Saphatias Malaleelena; Pharesen umeetaric,
5 Maasia Baruquen semeac, Baruc baitzen Colhoçaren seme, Colhoça Haciarena, Hacia Adaiarena, Adaia Joiaribena, Joiarib Çacariasena, Çacarias Silotar batena.